Zabalik dago APOCLAMen hezkuntza-orientazioko esperientzien VI. Lehiaketan parte hartzeko epea

  • Asteartea, 20 Iraila 2022
  • Irakurri 11

Zabalik dago APOCLAM elkarteko lankideek antolatutako "OrientaT" hezkuntza-orientazioko esperientzien VI. lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa horren helburua Orientazio Departamentuak eta Orientazio eta Laguntza Taldeek ikastetxeetan egiten duten lanarekin lotutako hezkuntza-esperientzia berritzaileak babestea, ikusaraztea eta ezagutaraztea da.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Espainia osoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Helduen Hezkuntzako, Ikastetxe Integratuetako, Arte Eskoletako ikastetxeek, baldin eta 2020-21 edo 2021-22 ikasturtean hezkuntza-esperientzia interesgarria izan badute eta zerikusia badute hezkuntza-orientazioarekin eta ukitzen dituen adarretako batekin, hala nola inklusioarekin, tutoretzarekin, bizikidetzarekin, berrikuntzarekin, orientazio akademiko eta profesionalarekin eta/edo ebaluazioarekin.

Aurkeztu zure hezkuntza-orientazioko esperientzia fitxa sinple batekin eta lanari buruzko bideo labur batekin (1-4 min), urriaren 16a baino lehen, eta hiru sarietako bat eskudirutan irabazi ahal izango duzu:

1. saria: 300 € - 2. saria: 200 € - 3. saria: 100 €

 

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak eta sartu parte hartzeko formularioan esteka honetatik.


  • info@psicopedagogia-euskadi.org

    Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia aztertzeko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula suposatuko dugu.