"Educar y orientar" aldizkariaren 11.alea,COPOEren aldizkaria

Hezkuntza inklusiboari eskainitako ale ia monografiko honekin aurrera egiten jarraitzen dugu. Orientatzaileentzako HEZTEA ETA ORIENTATZEA, izenarekin eskuragarri dago gure hamaikagarren aldizkaria online deskargatzeko eta irakurtzeko esteka honetan.

Gure filosofiarekin jarraituz, funtsean dibulgaziozkoa eta orientazio-lanbidearen inplementazioaren ingurukoa da, baina bere funtsa zientifikoa galdu gabe, gure eguneroko lanean garrantzi handia duten zenbait lan aukeratu dira.

EDITORIALEAN, ikaskuntzaren diseinu unibertsala lantzen da.

ELKARRIZKETEN atalean, bi elkarrizketa daude Cesar Bona eta Ignacio Calderóni egindakoak eta bertan zenbait puntu interesgarri lantzean dira.

Aldizkaria egituratzen duten hiru multzoen artean, IRITZI ETA EZTABAIDA blokean hezkuntza-inklusioarekin lotutako zenbait gai aztertzen eta erantzuten dituzte gai honetan adituak diren pertsonai ezberdinek.

Atal berri bat sartu dugu, TIMOLOGIA, eta bertan modu sistematikoan landuko da hezkuntza emozionalaren gaia.

APUNTE TEORIKOEN blokean, ikaskuntzaren diseinu unibertsalaren eta hezkuntza inklusiboaren inguruko ikuspegi ezberdinei buruzko ekarpen teorikoak egiten dituzten artikuluak sartzen dira.

ESPERIENTZIEN blokean, hezkuntza inklusiboaren arlo honetan gaur egun Espainian garatzen ari diren ideia praktikoei eta programei buruzko artikulu batzuk jasotzen dira.

ORIENTAZIOARI ETA IKTEI buruzko blokearekin jarraitzen dugu, eta bertan, IKTen erabilerei buruz hitz egiten dugu, karrera garatzeko tresna gisa.

Azkenik, COPOEren leihoan, COPOEn konfederatutako hainbat elkartek egindako proposamenak agertzen dira. Espainiako hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko COPOEren proposamenekin osatzen da.

Era berean, interesgarria ikusten dugun oraintsu argitaratu diren argitalpenei buruzko Bibliografia Iruzkindua ere jaso da.

 

  • info@psicopedagogia-euskadi.org

    Webgune honetako cookie-ak sare sozialen funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Gainera, webgunearen erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu gure sare sozialetako eta web-analisiaren partnerrekin, eta horiek konbinatu ahal izango dute eman dieten edo beren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz bildu duten beste informazio batekin. Nabigatzen jarraitzen badu, bere erabilera onartzen duela kontsideratuko dugu.