XI. Hezkuntza Jardunaldiak, 2017ko ekainaren 12a, astelehena, Bilbon

Neurozientzia, Ikaskuntza eta Aniztasunaren Trataera

XI Jornadas ApsidE euNeurozientziaren aurrerapenak eta bere aplikazioak hezkuntzan geroz eta nabariagoak dira. Hori dela eta, ApsidE-tik, jardunaldi hau antolatu dugu, hurrengo galderen aurrean hausnartzeko eta erantzunak aurkitzeko helburuarekin:

Nola estimulatu dezakegu garunaren garapena gure ikasleen ikaskuntza bultzatzeko, haur hezkuntzatik aurrera?

Neurozientziak, nola prebenitu eta aurre egin ditzake ikasleen ikaskuntza arazoak?

Neurozientziak bermatzen eta ziurtatzen dituen zein metodologiek sustatzen dute ikaskuntza edozein hezkuntza arotan?

Posiblea da, ikaskuntza emoziorik gabe ematea?

Zeintzuk dira irakurketa eta idazkeraren oinarriak neuroikaskuntzaren ikuspegitik?

Neurozientziak, dislexiaren antzemate goiztiarra ahalbidetzen du?

 

Jardunaldiaren helburuak

  1. Haurtzarotik garapen neurologikoa estimulatzeko estrategiak ikastea, ikaskuntza sustatzeko eta ikaskuntza arazoei aurre egiteko.

  2. Neuroikaskuntzako printzipioak aplikatu dituzten hezkuntza zentroen esperientziak dibulgatzea.

  3. BCLBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroan irakurketa eta idazketaren neuroikaskuntzan eta dislexiaren antzemate goiztiarrean egin berri diren ikerketak dibulgatzea.

  4. Ikaskuntza eta oroimena hobetzeko neurozientziak bermatzen dituen metodologia didaktikoak ezagutzea.

Nori zuzenduta dago?

Hezkuntzaren aro ezberdinetako irakasleei; orientatzaile eta aholkulariei; pedagogia terapeutikoko irakasleei, logopedei, psikologoei, Berritzeguneetako aholkulariei, familiei eta interesa duten pertsonei.

 

info@psicopedagogia-euskadi.org

Este sitio emplea cookies como ayuda para prestar sus servicios. Al continuar la navegación, estás aceptando el uso de cookies. Más información