Hizlariak

 

BEGOÑA GARCIA LARRAURI

BEGOÑA GARCIA LARRAURI

Psikologian Doktorea eta Unibertsitateko Irakasle Titularra. 34 urte baino gehiago unibertsitateko irakaskuntzan lan egin ondoren esperientzia ugari du aldi berean Valladolideko Unibertsitatean (Psikologiako Saila. Hezkuntza eta Gizarte Langintza Fakultatea) eta espainiako zein erbesteko unibertsitateetan parte hartuz.

Espainian eta erbestean ematen ditu ikastaroak eta hitzaldiak. Unibertsitate ezberdinetan Master eta online Diplometan irakasle gonbidatua.

Adimen anizkoitzetan eta hezkuntza emozionalean aditua, 2000.urtetik darabil irakaslearen ongizate eta hezkuntza positiboaren inguruan ikerketak eta lanak egiten.

Hezkuntza eremuetan eta konkretuki ikasgelan umore ona eta optimismoa eranstean lan egin du modu sakon batean.

Hedapen handia izan duten gai honen inguruko bi libururen zuzendaria eta egilea da.

Gradu-amaierako lanak zuzendu ditu eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan umorea oinarri bezala duen esku hartze programa baten ebaluazioari buruzko doktore-tesi bat zuzendu du. Artikulu batzuk argitaratu ditu eta gai hauei buruzko tailer, ikastaro eta hitzaldi ugari eman ditu maila nazionalean zein internazionalean.

Nire ustez, egunerokotasunean umorea berritzeko beharra dugu, gure existentzia eta besteena zoriontsu egiteko, zeren, barre egiteak azala zimurtuko du baina barre ez egiteak arima zimurtzen du …


TXEMI SANTAMARÍA GARCÍA

TXEMI SANTAMARÍA GARCÍA

Teologian Doktorea.

Psikologian Lizentziatua.

Psikologia Esperientziala eta psikologia transpertsonalean aditua, Lagungo Familiako Terapia eta Orientazio Zentroan  Familia eta Bikoteen Psikoterapeuta.

Deustuko Unibertsitatean irakaslea.

Bartzelonako Unibertsitateko REMIND (Erlaxazio, Meditazio eta Mindfulness) Masterrean irakaslea.

Madrilgo La Salle Unibertsitate zentroan, Hezkuntza Zentroetan Barnekotasunaren Hezkuntzan Unibertsitateko Aditua ikastaroan irakaslea.

Hezkuntza Eremuetan Mindfulnessean Aditua ikastaroan irakaslea. Camilo José Cela Unibertsitatea (Madril).

TREVA taldearen kidea eta Irakaslea.

Mindfulness eta garapen pertsonalaren eremuan argitalpen ezberdinak plazaratu ditu.


GURUTZE DIEZ RODRIGO

GURUTZE DIEZ RODRIGO

Gurutze Díez, 2009tik San Nikolas ikastolan Haur Hezkuntzan teknikaria. 2013.urtean bularreko minbizi baten ondoren eta nire inguruko pertsonen zailtasun emozionalak eta nireak ikusita Adimen Emozionalean Aditua izeneko ikastaro bat egin nuen UNIRren.

Hortik irteten zen 2014.urtean ikastolan martxan jarri zen “Siente” izeneko programa, 3 urteko haurretatik hasi zena eta gaur egun 2019.urtean, Lehen Hezkuntzako 4.mailara arte heldu dena eta gure helburua, DBHko ikasleei heltzea da.

Urte hauetan zehar programa, adin bakoitzaren beharretara egokitzen eta aldatzen joan nahiz eta Mindfulnesseko ariketak erantsi ditut ere gure ikasleek dituzten arreta arazoak ikusita, azkenean ikasgelako egunerokotasunerako praktikoa den programa bat lortuz.

Aurten, Hezkuntza Goiztiarra eta 11 urte arteko Neuropsikologia, Adimen Anizkoitzak eta Mindfulness masterra amaitu ondoren, igerilekura botatzea erabaki nuen, eta beste ikastetxe batzuetan, "Sentitu" programa  irakasleei eta familiei irakasten hasi nintzen ikasgeletan esku-hartzeak eginez. Horrela, modu transbertsalean lan egin ahal izan dut, inguruneko norabide guztietatik gure haurrei mezu bera helarazteko.


TXARO ETXEBERRIA ZUBELDIA

TXARO ETXEBERRIA ZUBELDIA

Psikologian lizentziatua. Herrikide ikastetxean 33 urte daramatza hezkuntza aro ezberdinetan lanean eta funtzio desberdinak egiten: irakasle-tutorea, orientatzailea, Talde Pedagogikoaren koordinatzailea edo zuzendari pedagogikoa. Gaur egun Orientazio Taldearen koordinatzailea da.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarentzako 2008. Urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako Hezkuntza emozionalaren inguruko programaren sortzaileetako bat da.  Begoña Ibarrolarekin batera 2017. Urtean SM editorialak Hezkuntza Berritzailearen liburutegian argitaratutako, “Adimen Anizkoitzak. Teoriatik eskola inklusiboen praktikara” liburuaren egilea da.

Hezkuntza emozionalean, elkarbizitza positiboan, ikaskuntza kooperatiboan eta adimen anizkoitzetan esperientzia asko izanik, hezkuntza berritzaileen inguruko beste profesional edo familien irakaslea da. Honez gain, Jardunaldi ezberdinetan eta aipatutako gaien inguruko kongresuetan izan da hizlari 2009. urtetik gaur arte.


PELLO AGIRREZABAL OIARBIDE

PELLO AGIRREZABAL OIARBIDE

Magisteritzan tituluduna. 26 urte daramatza Tolosako (Gipuzkoa) Herrikide hezkuntza zentroan Lehen Hezkuntzako irakasle-tutore bezala lan egiten. Urte askotan zehar zentroko Zuzendaritza talde eta talde Pedagokioaren kidea eta  Ikaskuntza Kooperatiboa edo Elkarbizitza Positiboa bezalako Lan Talde ezberdinetako arduraduna izan da. Gaur egun zentroko zuzendaria da.

Hezkuntza emozionalean, Elkarbizitza Positiboan, Ikaskuntza Kooperatiboan eta Adimen anizkoitzetan aditua. Hezkuntza zentroetan, Irakasleentzako Baliabide zentroetan, Eskal Herriko Unibertsitateak eskatutako online ikastaroetan eta abarretan beste profesionalen edo familien irakaslea da gai hauei buruz.  

Esperientzi guzti hau modu oso positiboan baloratzen ari da eta ondorioz hainbat Kongresu eta Jardunaldietan hizlaria izan da, 2013. Urtetik gaur egunera arte.


REYES MANTILLA ROZAS

REYES MANTILLA ROZAS

Maistra (Lehen Hezkuntzako graduatua).

Zuzeneko sarbidearen bitartez funtzionarioa duela 35 urte, horietatik 26, helduen hezkuntza iraunkorraren esparruan lanean.

Duela hamarkada bat baino gehiagotik Reinosako HHIaren zuzendaria da, eta egungo curriculuma aldatzearen alde lan egiten du “ezagutzen jakitea” eta “egiten jakitea” bidetik doana beste curriculum berri batengatik: “izaten jakin eta sentitzen jakin” filosofiaren bitartez norbera meneratzea, motibazioa, autokonfiantza, abilezia sozialak eta abar bezalakoak garatuz. Eta gainera, lan egiten duen toki guztietan helduentzako hezkuntza zentro batean egiten dena agerian uzten du. 

Hezkuntza emozionalarekin maiteminduta, zuzentzen duen klasutroarekin batera, 3 urtez garatu du, proba egiteko helduen zentro batean, Kantabriako Botin Fundazioak zuzendutako hezkuntza ardurat suaren eta 2018ko Simo Hezkuntzan lehen saria jaso duen proiektua.

Gaur egun, ikastetxeko beste bi berrikuntza-proiektu koordinatzen ditu, hau da, Hezkuntza, Kultura eta Kantabriako Kirol Kontseilaritzak onartuak, bat Nutrizio emozionalari buruz eta bestea mugikortasun jasangarria bizikletaz egiteari buruz, Reinosako Udalarekin lankidetzan.

UCAVILAren Zuzenbide graduko 4. mailan matrikulatutako ikasle iraunkorra bezala ikusten du berre burua, eta… bere bizitzan zehar jarraituko du izaten


OLGA SAIZ ZAMANILLO

OLGA SAIZ ZAMANILLO

2007tik irakaslea Lehen Hezkuntzako espezialitatean.

Psikopedagogian lizentziaduna Kantabriako Unibertsitatean (2009).

Lehen Hezkuntzan graduatua (2017).

Gaur egun eta  duela 7 urte, bitarteko funtzionarioa eta idazkaria Reinosako HHIan. Botín Fundazioko Hezkuntza Arduratzua Programaren Koordinatzailea eta bertako ikastetxeen sareko kidea.

Reinosako HHIan irakasle izateaz gain idazkari bezala, adimen emozionala bizitzako edozein eremuri aplika dakiokela uste du eta bere kudeaketa lanean oso ondo datorkiola efektibitatea handitzeko. Izan ere kontzeptu honen erabilerak gatazken konponketara laguntzen dio beste pertsona batzuen ideaiak eta jokaerak ulertzen laguntzen dizkiolako, bestearen tokian jarriz eta taldeko pertsona guztien iritzia errespetatuz. Honek  ikasle zein irakaslez osotutako edozein talde maneiatzen laguntzen dio.

info@psicopedagogia-euskadi.org

Este sitio emplea cookies como ayuda para prestar sus servicios. Al continuar la navegación, estás aceptando el uso de cookies. Más información