XIII. Hezkuntza Jardunaldiak, 2019ko maiatzaren 29an, Bilbon

XIII Jornadas ApsidE eu

 

Garapen pertsonalerako eta klaseko elkarbizitza hobetzeko hezkuntza emozionala: estrategiak eta esperientziak

Ikasgelan adimen emozionala sustatzea funtsezkoa da ikasleen garapen pertsonal eta akademikorako. Hori dela eta, ApsidEtik Jardunaldi hau antolatu dugu, honako gai hauei buruz hausnartzeko eta erantzunak emateko:

Nola garatu gure ikasleengan autorregulazio emozionaleko estrategiak?

Nola bultzatu jarrera positiboa eta umore ona gelan?

Zer onura ditu ikasgelan umore onak eta jarrera positiboak ikasleen errendimendua eta elkarbizitza hobetzeko?

Ba al daude ikasgelan bizipen mailan aplikatu daitezkeen erlaxatzeko teknikarik, eta nola jarri daitezke martxan?

Ba al daude gure inguruko ikastetxeetan hezkuntza-maila desberdinetan hezkuntza emozionalari buruzko esperientzia berritzailerik?

 

 

 

Jardunaldiaren helburuak

Ikasleengan autoerregulazio emozionala hobetzeko estrategia ezberdinak ikastea.

Ikaskuntza eta elkarbizitza errazteko ikasgelan jarrera positiboa eta umore ona garatzen ikastea.

Ikasgelan lasaitzeko teknikak identifikatzea, ikasleen arreta osoa lortzeko.

Hezkuntza-etapa desberdinetan egin diren hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza-esperientzia berritzaileak hedatzea.

Nori zuzendua dago?

Hezkuntzaren aro ezberdinetako irakasleei; orientatzaile eta aholkulariei; pedagogia terapeutikoko irakasleei, logopedei, psikologoei, Berritzeguneetako aholkulariei, familiei eta interesa duten pertsonei.

info@psicopedagogia-euskadi.org

Este sitio emplea cookies como ayuda para prestar sus servicios. Al continuar la navegación, estás aceptando el uso de cookies. Más información