Hizlariak
MARIE LALLIER
Grenobleko (Frantzia) Unibertsitatean Zientzia kognitiboetan Doktorea, dislexiari buruzko tesi batekin.
BCBL (Donostia) Talde zientifikoaren partadidea eta hizkuntzaren garapenaren nahasmenak ikertzen dituen ikerketa-taldearen arduradura. 2009. urtetik, hizkuntzaren garapenaren inguruko gai ezberdinetan hartu du parte ikerketa proiektuetan, dislexia, helebitasuna, beste gaien artean.
Aipatutako gaien inguruko artikulu zientifiko eta argitalpen ugariren egile eta egilekidea izan da.
IGNACIO MORGADO BERNAL
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Psikobiologian Katedraduna eta Neurozientzien Institutoaren Zuzendaria.
Ruhr (Alemania), eta Oxford (Erresuma Batua) unibertsitateetan egin ditu ikerketa zein proiektuak, baita Kaliforniako Institutu Teknologikoan (Caltech, EEUU).Psikologia Fakultatean, Psikologia Fisiologikoaren irakaslea eta Psikobiologia eta Neurozientzia Kognitibo Masterraren Zuzendaria.
Garuna kaltetuta duten eta osasuntsuak diren arratoiekin, garuneko estimulazio elektrikoren bidez oroimenaren sustatze eta berreskuratzea ikertzen ari da.
Espainiako Neurozientzia Elkartearen (SENC) kide da eta psikologia eta neurozientzia kognitiboari buruzko ehun lan ingururen egilea da, aldizkari, liburu eta argitalpen nazional eta internazionalen artean.
Bere azkenengo Zientzia-dibulgazioko liburuen artean, hauek bereiztu egingo genituzke: “Emociones e Inteligencia Aprender, recordar y olvidar: claves cerebrales de la memoria y la educación” (Ariel, 2014); “La fábrica de las ilusiones: Conocernos más para ser mejores” (Ariel, 2015). Liburu berri bat: “Emociones corrosivas: Cómo afrontar la envidia, la codicia, la culpabilidad y la vergüenza, el odio y la vanidad” (Ariel), azken hau, urrian argitaratuko da.
MARÍA JESÚS LÓPEZ JUEZ
Neurobiologian Doctorea eta Zientzia Biologikoetan lizentziatua (Biokimika eta Biologia Molekularra).
The Institute for the Achievement of Human Potential, Filadelfia (EE.UU.) ren eskutik haurtzaroaren garapenean aditua da.
Neocortex, Antolamendu Neurologikoaren Zentroaren zuzendaria. Errioxako Unibertsitateko Neuropsikologia eta Hezkuntza Masterrean irakaslea, “Arreta defizita eta/edo hiperaktibitatea” irakasgaia irakasten du.
Murtziako Unibertsitate Katolikoko Neurogarapen Katedrako Zuzendaria.
Directora de la Cátedra de Neurodesarrollo de la Universidad Católica de Murcia.
Bere ikerketa eremua, batez ere, ikerketa klinikoa izan da garuna kaltetuta duten haurrekin. Argitalpen ugariren egilea da, horien artean, hurrengo liburuak: “¿Por qué yo no puedo? Bases biológicas de los problemas de aprendizaje” (2012) eta “¿Por qué mi hijo es diferente?” (1998), italiarrera itzulitako liburua.