Nola elkartu

ZER ESKAINTZEN DIEGU GURE BAZKIDEEI?

  • ApsidEk edo erakunde laguntzaileek egindako prestakuntza-jardueretako deskontuak.

  • Ikastaroetan, hitzaldietan eta bestelako prestakuntza-jardueretan hizlari, tutore eta koordinatzaile gisa parte hartzea.

  • Gure erakundera iristen diren lan-eskaintzak jasotzea.

  • Lantaldeetan, mintegietan eta ikerketa-taldeetan laguntzea.

  • Dokumentazioa eta esperientziak elkartekide diren beste profesional batzuekin trukatzea.

  • ApsidE-rekin harremanetan jartzen diren komunikabideetan esku-hartze profesionalak egiteko aukera.

  • ApsidE-k Euskadin hezkuntza-orientazioaren eta -inklusioaren alde egiten duen lana babestea..

Gogoratu ApsidE Espainiako Psikopedagogia eta Orientazio Erakundeen Konfederazioko (COPOE) kide dela, eta beraz, deskontuak izan ditzakezu COPOEk edo Konfederazioko kideei deskontuak eskaintzen dizkieten beste erakunde batzuek antolatutako prestakuntza-ikastaro, jardunaldi eta topaketetan.

 

NOR IZAN DAITEKE ELKARTEKIDE?

Psikologia, Pedagogia edo Psikopedagogiako lizentziatura edo gradua duten pertsonak.

 

AFILIAZIO-KUOTA

42 €urtean.

 

NOLA ELKARTU?

Elkartzeko, hiru urrats hauek bete behar dituzu:

  1. Banku-baimena esteka honetatik deskargatu eta bete, datorren urteko eta hurrengo urteetako elkartze-kuotaren ordainagiriak helbideratzeko.

    • Dokumentu hau betetzeko, fitxategia zure ordenagailuan deskargatu eta instalatuta duzun edozein pdf fitxategi-irakurgailurekin ireki behar duzu (garrantzitsua da zure ekipoan gordetzea, inprimakiaren eremuak ez baitira aktibatuko zure nabigatzailearen online bisorea erabiltzen baduzu).

    • Dokumentua digitalki sina dezakezu (sinadura digitala baduzu) edo irudi bat txerta dezakezu zure sinadurarekin "Sinadura" eremuan laukian sakatuz.

    • Eremu guztiak bete ondoren, ziurtatu aldaketak gordetzen dituzula dokumentua itxi aurretik.

    • Fitxa zuzenean betetzeko arazoak badituzu, inprimatu, eskuz bete eta eskaneatu edo argazki bat atera diezaiokezu.

  2. Izena emateko formulario hau bete eta bidali, aurreko banku-baimena erantsita.

    FORMULARIORAKO SARBIDEA

  3. Aurreko inprimakia bidali ondoren, posta elektronikoz bidaliko dizkizugu ApsidE-ren bankuko datuak, aurtengo bazkide-kuota sar dezazun. Ordainketa egin ondoren, bidali ordainagiria erregistroa osatzeko.

 


info@psicopedagogia-euskadi.org

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia aztertzeko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula suposatuko dugu.