Kultura ezberdinen arteko elkarbizitzari eta generoari buruzko tailerra

Kultura ezberdinen arteko elkarbizitzari eta generoari buruzko tailerra

 

 

Gure gizarteak gero eta aniztasun kultural handiago baterantz doaz, gure denbora definitzen duten bi errealitatek baldintzatuta: globalizazioa eta migrazioa.

Kulturen arteko bizikidetza arriskuan jarri daiteke, immigrazioaren fenomenoa guztiontzako giza eskubideen klabean lantzen ez den neurrian.

 

 

  • HELBURUA

    Jatorri etnikoa edo desabantaila ekonomiko, kultural, sexuaren edo abarrengatik hezkuntzan eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak eta taldeak hezkuntzan eta komunitatean txertatzea. Honez gain, elkartasun-kultura eta garapenerako lankidetza sustatzea, emakumearen aipamen berezia eginez.

  • PARTE HARTZAILEA

    3º DBHko ikasleak / Lanbide Hastapeneko ikasleak.

  • ARLOA

    Tutoretza eta zentroko elkarbizitza eta interkulturalitate planak.

  • TAILERRAREN EDUKIA

    Tailerrak bi orduko bi saio ditu, APSIDEko laguntzaileek ematen dituzte eta ikasgela arruntetan egiten dira.

    Lehenengo bi orduak:

    • Pretestaren bidez Ikasleak dituen jarrerak biltzea.
    • Kultura-aniztasunaren aurrean aurreiritziak eta estereotipoak lantzea.
    • Immigrante baten testigantza entzun.

    Hirugarren eta laugarren orduak:

    • Immigranteak eta errefuxiatuak (bideoen bitartez).
    • Globalizazioa: munduan dagoen diru banaketa injustuaz jabetzen gara.
    • Egoera honen aurrean: Garapen Jasangarria eta bere Helburuak, lehenengo (pobreziaren amaiera) eta bosgarrenaren (genero berdintasuna) azalpen sakonagoak eginez.
    • Rol-playinga antzerki baten bidez, landutako edukia praktikan jarri.
    • Nik zer egin dezaket elkarbizitza kulturala, immigrante edo errefuxiatuen eta garapen jasangarriaren alde?
    • Tailerra, postest batekin amaitu.
  • ERABILITAKO METODOLOGIA

    Parte hartze aktiboa eta ikaslearen protagonismoa  bultzatuko da rol playingaren bidez eta eztabaiden bitartez, kontzientzia kritikoa eta elkarbizitza demokratikoak piztuz. Teknologia berriak erabiliko dira.

  • 2019/2020 KURTSOAN PARTE HARTUKO DUTEN ZENTROAK
    • Ander Deuna Ikastola.
    • San Inazio BHI.
    • Txurdinaga Behekoa BHI.
    • Saturnino de la Peña BHI.
    • Gabriel Aresti BHI.
    • Behurko BHI.
    • Berrio-Otxoa.
    • Presentación de María Hijas de la Cruz.
    • Salesianos Deusto.
    • Ibarrekolanda BHI.
    • Miguel de Unamuno de Bilbao BHI.
    • Erandio BHI.
  • TAILERRAREN EBALUAZIOA ETA LORTUTAKO EMAITZAK

    Tailerraren aplikazioa oso positiboa izan da. Honako alderdi hauek azpimarratu nahi ditugu:

    • %87,5ak uste du arrazakeria ez litzatekeela existitu behar gure gizartean, eta %80,8ak uste du bizikidetza sustatu behar dugula, edo behintzat saiatu.

    • Balorazio orokorrari dagokionez, ikasle gehienek interesgarritzat edo oso interesgarritzat jotzen dute (%91,3).

    • Erabilitako metodologia behar bezala baloratu du %68,5ak.

    • %83,7arentzat testigantza interesgarria edo oso interesgarria izan da.

    • Errefuxiatuen gaia lantzeko jarduerak interesgarriak edo oso interesgarriak izan dira %74,1arentzat.

    • Gehien gustatu zaizkien alderdien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ikasitako guztia (%21,3), testigantza (%11,5) eta errefuxiatuen rol-playing antzerkia (%19,6). Azkenengo honetan, etorkin eta errefuxiatu askoren errealitate gordina antzezten da, benetako istorioekin egindako judizio simulatu baten bidez.

  • GOGOETAK ONDORIO GISA

    Azpimarratu beharra dago ikasle asko (gehienak ez badira ere) oso barneratuta dauden estereotipo edo aurreiritzien inguruan mugitzen direla; gainera, gure gizartea astintzen duen krisi soziopolitiko eta ekonomikoaren ondorioz, etorkinak erruduntzat jotzeko joera dago. Egia da, halaber, tailerra egin ondoren, ikasleek aldaketa bat izan dutela hasierarekin alderatuta, eta, honela, mota honetako tailerrak egitearen garrantzia erakusten dela.

    Ikasleek oso positiboki baloratzen dute etorkin baten lehen pertsonako esperientzia entzutea. Horrek aldaketa eragiten du ikasleengan, immigrazioa baloratzeko eta ulertzeko moduari dagokionez. Horrekin batera, oso positibotzat jotzen dute egunero errefuxiatuak eta etorkinak jasaten dituzten egoerak irudikatzen dituen role-playing dinamika. Dinamika horrek pertsona horiekiko enpatia bultzatzen du, eta haien errealitatea hobeto ulertzen laguntzen die. Ikasleei eragin handia egiten die errealitate hori ezagutzeak, eta etorkin edo errefuxiatu batek atzerriko herrialde batera iristean dituen zailtasunak hautematen dituzte.

    Gainera, ikasgelako ideien eta datuen eztabaida eta aurkakotasuna argigarriak dira beti, eta immigrazioari buruzko aurreiritziak gainditzen laguntzen dute. Izan ere, etorkinen eta errefuxiatuen egoerari buruzko datu enpirikoak azaltzea oso lagungarria da aurreiritzi eta ideia horiek ere zalantzan jartzeko.

    Gure ustez, beharrezkoa da lanean jarraitzea, etorkizuneko belaunaldiek uler dezaten gero eta anitzagoa den mundu honetan kulturarteko bizikidetzak garrantzi handia duela. Desberdintasun kulturalek aberastu edo banatu egin gaitzakete. Gure esku dago, lanaren bidez, aniztasuna, aberastasun iturri bihurtzea. Erronka handia gure aurrean.


info@psicopedagogia-euskadi.org

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia aztertzeko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula suposatuko dugu.