Joan den asteartean, azaroaren 11n, Ministro Kontseiluak, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak proposatuta, martxoaren 7ko 4/2019 Legea aldatzeko lege-aurreproiektua onartu zuen lehen itzulian, ikasgela bakoitzeko gehieneko ikasle-kopurua murrizteko eta unibertsitateaz kanpoko irakasleen irakastorduak oinarrizko araudi homogeneo batean ezartzeko. Autonomien artean antzemandako desberdintasunak zuzentzea eta irakasleen lan-baldintzak hobetzea da helburua, baita arreta indibidualizatuagoa lortzea ere.
Ratioei dagokienez, gela bakoitzeko gehieneko ikasle kopurua murriztu da: 22 Lehen Hezkuntzan (egungo 25en aldean) eta 25 DBHn (egungo 30en aldean). Funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan, hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleak bi plaza gisa zenbatuko dira.