Orientazioaren aldeko Espainiako III. Topaketan aurkeztutako hitzaldiak

  • Ostirala, 18 Iraila 2020
  • Irakurri 122

Joan den ekainaren 29an Espainian Orientazioaren aldeko III. Topaketa egin zen. Online  bidezko ekitaldia izan zen, eta bokazio, ikasketa eta lan-orientazioarekin lotutako hainbat erakundetako ordezkariak bildu ziren.

COPOE Konfederazioko presidenteorde eta ApsidEko presidente den Ernesto Crespok ordezkatu zuen, eta "Orientazio sistema integratu baterantz" hitzaldia eskaini zuen.

Topaketara aurkeztutako hitzaldiak deskarga ditzakezu esteka honetan.

Topaketa honen helburua da gomendioekin Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa prestatzen ari den Lanbide Orientazioko Sistema Integratua garatzeko Plana diseinatzen eta abian jartzen laguntzea, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin eta lanbide-orientazioa ematen duten beste eragile batzuekin lankidetzan.

Topaketa hau "Orientazioa Espainian" Biltzarra prestatzeko atariko lanaren parte da. Biltzar horren helburua Espainiarentzako Orientazio Sistema Integrala eraikitzea eta ezartzea da, gure herrialdean izandako ekimen asko barne har ditzan.

  • info@psicopedagogia-euskadi.org

    Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia aztertzeko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula suposatuko dugu.