Internet Segura for Kids
Internet Segura for Kids (IS4K) adingabeentzako Interneteko segurtasun-zentroa da Espainian, eta haur eta nerabeen artean Internet eta teknologia berrien erabilera seguru eta arduratsua sustatzea du helburu. Hauek dira agindu zaizkion zeregin nagusiak:
-
Adingabeak, gazteak, familiak, hezitzaileak eta adingabearen eremuko profesionalak sentsibilizatzea eta prestatzea, nazio-mailako kanpainak, ekimenak eta programak garatuz.
-
Laguntza-lerroko zerbitzu bat eskaintzea, adingabeei, familiei, hezitzaileei eta adingabearen eremuko profesionalei aholkularitza eta laguntza emateko, Interneteko arriskuei aurre egiteko moduari buruz: eduki kaltegarriak, kontaktu kaltegarriak eta jokabide desegokiak.
-
Internet Seguruaren Eguna (Safer Internet Day) antolatzea Espainian.
-
Interneten eduki kriminalen eskuragarritasuna murriztea, batez ere haurren sexu-abusuen kasuan, FFCCSEri euskarria emanez.
- Tags: TIC