Laguntza Tekniko eta Psikosozialeko Zerbitzua (LTZ)
Giza baliabide eta tekniko bat da, psikologoen talde batek osatua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei laguntzeko, haurren eta nerabeen sustapenaren eta babesaren arloan udalak egin beharreko balorazioari eta esku-hartzeari begira.
Zerbitzu honekin lotutako jarduerak honako hauek dira:
Oinarrizko gizarte-zerbitzuetako eta gizarte, hezkuntza eta komunitate arloko esku-hartze taldeetako (EISECO) profesionalei laguntza teknikoa eta lankidetza ematea.
Kasuen balorazio diagnostikoa eta pronostikoa.
Adingabeentzako eta familientzako arreta psikosoziala.
Zerbitzu horren ezaugarria, prebentziozkoa, psikosoziala, laguntza tekniko espezializatua duela eta sarean esku hartzen duela dira.