Zure etorkizun profesionala 2.0
TFP 2.0 ikasle, tutore eta familiei zuzendutako lineako orientazio akademikoko eta profesionaleko programa da, eta hezkuntza- eta lanbide-ibilbideei buruzko autoezagutza eta erabakiak hartzea erraztea du helburu.
Programa lau modulutan egituratuta dago, eta bertan erabakiak hartzen lagunduko dizuten hainbat jarduera eta galdetegi osatzeko aukera eskaintzen dizugu.
Hori guztia jasoko da azkenean zure orientazio profesionaleko liburuxkan, karrera profesionalaren azterketa eta plangintza egokia egin ahal izateko.
Lehenengo hiru moduluak egin ahal izateko, erregistratu egin behar duzu, zure paper-zorro pertsonalean sartu ahal izateko.